Albisteak

 

Sestao Kirolak, Sestaoko Udal Kirol Zerbitzuak, 4.468 plaza eskainiko ditu helduentzako ikastaroak eta haurrentzako kirol eskolen ikastaroak egiteko 2017-2018 denboraldian. Gorka Álvarez Kirolak eta Euskara arloko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, "plaza kopuru hau iazkoa baino zerbait handiagoa da jende gehiagorengana iristeko asmoz", eta ahalegin honek, "argi erakusten du kirol praktikari ematen diogun garrantzia, araututako programa hauetan parte hartzeko aukera biztanleen %17ri eskaintzen baitiogu”.

Kanpaina honek helduentzako 17 ikastaro izango ditu, adinduentzako lau ikastaro, bederatzi kirol eskola propio eta herriko taldeek zuzendutako 17 kirol eskolekin egindako hitzarmenak. Horrela bada, Udalak eskainitako plaza kopurua era honetan banatzen da: 3.613 heldu eta adinduentzat eta 855 kirol eskoletako gazteentzat.

Helduentzako eskaintzari dagokionez, kanpaina honetako berrikuntza nagusienak bi kirol diziplina berri dira, Multigim-a eta HITT-a ( intentsitate handiko entrenamendua). Programaren barruan haurdunentzako igeriketa ikastaroa ere sendotu egin da, iaz egindako proba aldiaren ondoren izandako arrakasta ikusita. Era berean, dauden eskabideak ikusita, pilates talde gehiago egongo da. Aldiz, helduentzako taekwondo klaseen eskaintza desagertu egin da ez baitzuen interes handirik.

Helduentzako gainerako ikastaroak honako hauek dira: jolaserako gimnasia, aquarobic-a, aerobic-a, igeriketa, body-weigths-a, muskulazioa, fit-pilates-a, tai-chi-a, yoga, zoomba, hipopresiboak eta spinnig-a.

Adinduentzako kirol eskaintzari dagokionez, pilates ikastaroa desagertuko da multigim ikastaroaren egituran sartuz, eta beraz Sestao Kirolak zerbitzuak eskaintzen dizkien lau jarduketak honakoak dira: sasoian egoteko gimnasia, jolaserako gimnasia, multigim-a eta aerobic fitness-a.

Haurrentzako kirol eskola propioei dagokionean, Sestaok Kirolak zerbitzuak bederatzi diziplina eskaintzen ditu. Horietako bat berria da, spinning junior deritzona, eta psikomotrizitatean talde berriak sortu dira dagoen eskabideari erantzuteko. Gainerako eskolak igeriketa, aerobic-a, taekwondo-a, pilota, gimnasia erritmikoa, kirol eskola eta eskola generikoa izango dira.

Azkenik, Udal Kirol Zerbitzuak 855 plaza ditu hitzartuta honako kirol eskoletan: igeriketa sinkronizatua, igeriketa, waterpolo-a, eskubaloia, boleibol, areto-futbola, tenisa, boxeoa, aikido-a, kendo-a, defentsa, futbola, atletismoa, triatloia, arrauna, irristaketa y xakea. Eskola hauek udalerriko klubek kudeatzen dituzte eta Udalak zenbait plaza erabiltzea hitzartzen du beraiekin.