Albisteak

 

2016ko uztailaren 15ean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 135. zenbakian argitaratu dira Sestaoko Udalerrian 2016ko Diru Laguntza Berezien Udal Programa Arautzen duten Oinarriak.

Sestaoko Udalak 3 laguntza-lerro hauek jarri ditu abian, guztira 90.000 eurokoak:

  • SESTAOKO UDALERRIAN ENPRESAK SORTZEKO DIRU-LAGUNTZAK.

Baldin eta zeure enpresa Sestaon sortu baduzu 2015eko azaroaren 1a ezkero...

Gehienez, 2.000 euroko diru-laguntza enpresa bakoitzeko, gastuak eta/edo inbertsioetarako.
Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 16ra arte
Udal-aurrekontua: 26.000 €

  • ENPRESENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, LANGABEAK KONTRATATZEKO.

Baldin eta, aurten, Sestaon erroldatutako langabe bat kontratatu baduzu, edo kontratatuko baduzu, gutxienez 6 hilabeterako...

5.000 euroko diru-laguntza, lanaldi osoko kontratua egiteagatik.
Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 30era arte
Udal-aurrekontua: 40.000 €

  • HIRIGUNEAN ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK.

Baldin eta zure enpresak 2 urte edo gehiago baditu, eta inbertsio bat egin baduzu, edo egin nahi baduzu, zure negozioa modernizatzeko...

Baldin eta zure enpresak 2 urte edo gehiago baditu, eta inbertsio bat egin baduzu, edo egin nahi baduzu, zure negozioa modernizatzeko...

Gehienez, 2.000 euroko diru-laguntza establezimendu bakoitzeko, inbertsioetarako.
Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 30era arte
Udal-aurrekontua: 24.000 €

 

OHARRA: Baldintzak, xehetasunak eta zehaztapenak argitze aldera, irakurri arretaz zure eskaerari dagozkion oinarriak eta eranskinak.

Dokumentazio guztia (Oinarriak eta eskabide-ereduak) erabilgarri daude www.sestao.eus eta www.behargintzasestao.net webguneetan, eta, baita ere, Sestaoko Udaletxeko Iragarki Taulan eta Behargintza udal-zentroan (Txabarri kaleko 20. zenbakian).

Eskabideak, nahitaezko dokumentazioarekin batera, Sestaoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira ezarritako epeen barruan. (Entregatu beharreko dokumentazio guztia Behargintzako Teknikariekin berrikustea aholkatzen da).

 

Oinarrien eta eskabideen (eranskinak) deskarga

Kontratazio-oinarriak (PDF, 107 KB)
Eranskina: Kontratazio-eskabidea (PDF, 103 KB)
Sorkuntza-oinarriak (PDF, 102 KB)
Eranskina: Sorkuntza-eskabidea (PDF, 104 KB)
Modernizazio-oinarriak (PDF, 98 KB)
Eranskina: Modernizazio-eskabidea (PDF, 94 KB)

Argibide gehiago Sestaoko Behargintzan.

Txabarri kalea 20 | Tel. 94 472 17 26 | behargintza@sestao.eus