Albisteak

 

EZKERRALDEA - MEATZALDEA DEIALDIA (Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo, Zierbena, Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella, Valle de Trapagaran)

Informazio guztia eta BAO 91/2016 aldizkarian argitaratutako araudia ikusteko, bisitatu DEMA webgunea (www.dema.eus).

Eskabideak DEMA-Enpresa Garapena ekimenaren webgunean aurkeztuko dira, 2016ko ekainaren 17ra arte.

Programa hau langabetu parte-hartzaileak ekintzailetzan sentsibilizatu, motibatu eta bultzatzeko helburu nagusiaz eratu da. Xede horrekin, prestakuntza eta laguntza jasoko dute, bai eta negozio-ideiak sortzeko sostengua ere. Helburua lortzeari begira aplikatuko den lan-metodologia honako ekintza hauetan oinarrituko da: parte-hartzaileek euren artean kooperatzea eta lankidetzan aritzea, taldeak sortzen lagunduko dieten elkarrekiko sinergiak abiaraztea, eta negozio-ideiak elkarrekin garatzea; azkenean ideia horietatik enpresa berriak sor daitezen, eta, horrenbestez, parte-hartzaileentzako eta beste batzuentzako lanpostuak. Parte-hartzaileak gidatzeko, koordinatzaile bat egongo da; bera izango da, taldeko coaching teknikak erabiliz, taldearen dinamizatzailea.

Taldeka ekintzailetza-taldeak ekimena, beraz, hainbat kolektibok pairatzen duten langabeziaren alternatiba berritzailea da.

Programaren edukia eta garapena:

Programak 3 fase izango ditu:

• Lehenengoak hilabete eta erdi iraungo du gutxi gorabehera, eta metodologia espezifikoa izango du, giza-jokabidearen analisi-tekniketan eta coachingean oinarrituta. Horiei esker, pertsonen barruko gaitasunak garatu ahal izango dira, eta sortuko den egoera onuragarriagoa eta egokiagoa izango da ekintzailetza sustatzeko.

• Bigarren fasea, gutxi gorabehera 2 hilabete eta erdikoa, negozio-ideiak sortu eta haien bideragarritasuna taldean lantzeko da. Ildo horri jarraiki, parte-hartzaile bakoitzaren harreman-sareen lankidetza eta bateratze-lana sustatuko dira, bai eta hainbat sektoretan duten ezagutza ere. Negozio-planaren garapenarekin amaituko da.

• Azkenik, hirugarren fasean, proiektua abian jarri eta 12 hilabeteko jarraipena egingo zaio, ezin hobeto doala bermatzeko. Fase horretan, laguntza ekonomikoa emango zaie: gehienez 5.000 euro, proiektua abian jartzen laguntzeko; eta gehienez 2.000 euro, kanpoko aholkularitza espezifikoa eskuratzeko, aldez aurretik egindako diagnosiaren ildotik.

Programaren garapen-epea:

Taldeka ekintzailetza-taldeak (20 pertsona) jarduerak gauzatuko ditu 2016ko ekainaren erditik abenduaren amaierara arte.

Parte-hartzaileen baldintza orokorrak:

Parte-hartzaileek, oro har, honako baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:

• Adin nagusikoak izatea.

• Parte hartzen duten eskualdeetako udalerrietan bizi eta erroldatuak egotea.

• Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izen emandako langabeak izatea, edo enplegua hobetzeko prozesuetan sartuta egotea.

Etorkinek beren kontura lan egiteko baimena izan beharko dute.

Parte hartu ez izana Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituen “Taldeka Ekintzailetza Taldeak” edo “Eskualdea Suspertzeko” programen aurreko deialdietan.