Albisteak

 

Sestaoko Udalak, Ekonomi Sustapen Zinegotzigoaren bitartez, bi formazio ikastaro burutuko ditu datozen hilabeteetan herriko langabetuei zuzenduta.

Horietako bat, “Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan” izenekoa, maiatzetik urrira bitartean emango da. Formazio ikastaro horretan parte hartuko duten 15 pertsonek 420 orduko formazio teoriko eta praktikoa jasoko dute, eta ikastaro amaieran parte hartu dutenen gutxienez ere %50ek sei hilabeteko kontratua izango dute, lanaldi osorako.

Beste ikastaroa ontzigintza sektoreko formazioari begira dago, Galdaragile/Armadore Laguntzaile izenekoa. Ikastaro honen hasiera maiatzerako dago aurreikusita eta uztailean amaituko litzateke. Guztira 15 plaza eskainiko dira, eta ikastaroan guztira 315 orduko formazio teoriko eta praktikoa jasoko dute.

Ikastaro bi horietara aurkeztu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira ezinbestez: Sestaon Erroldatuta egotea gutxienez 2015eko apirilaren 1eko datan, Behargintzan eskatzaile gisa izena emandako langabetua izatea. Horrez gainera, ikastaro bakoitzak baldintza bereziak ditu eta horiek kontsultatu egin beharko dira izena ematerakoan.

Ikastaro bietarako ere matrikulatzeko epea apirilaren 11tik 22ra bitartean egongo da zabalik, 9:00etatik 14:00etara, Behargintzako bulegoetan, Txabarri kaleko 20. Zk.an.

Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan ikastaroa (PDF, 762 KB)

Galdaragile / Armadore laguntzaile ikastaroa (PDF, 594 KB)