Albisteak

 
Gabonetako jaiak gain gainean ditugu. Kontuan izanik urteko garai honetan hondakin kopuru handia sortzen dela, Sestaoko Udalak ostegun arratsalde honetan, bostetatik aurrera, jarduera bat antolatuko du, haurrak birziklatzearen garrantziaz, ingurumen jasangarriaren aldeko jarrerez eta energia-pobreziaren zorigaitzaz kontzientzia har dezaten. 
Horretarako, Andra Mari Elizako Parkean egurrezko izei bat jarriko da, eskulanen tailer batean Sestaoko neska-mutilek dekora dezaten, material ekologikoak erabiliz. Hain zuzen ere, parte-hartzaileek laranja azalak erabiliko dituzte Gabonetako zuhaitz hau argiztatzeko.
Leire Corrales Ekonomia Sustapena Arloko zinegotziak, eta Josefina San Miguel Ingurumena Arloko zinegotziak  prentsa aurrekoan azaldu duten bezala, Udalak “Gabon aurreko egunak dinamizatu nahi ditu, haurrentzat dibertigarria eta aldi berean balio positiboak emango dizkien jarduera osasungarri batekin”.
“Ekimen hau haurrei zuzendu nahi izan diegu, garrantzitsua baita txikitatik jaso dezaten birziklatzeak duen garrantziaren ideia eta batez ere garrantzitsua da kontzientzia har dezatela beraiek Gabonetan sorpresa eta opari asko jaso dituzten bitartean, beste familia batzuek ezin izango dutela kalefakzioa edo sutegia piztu gurasoek baliabiderik ez dutelako", esan dute zinegotziek.
Kasko Plazan zenbait mahai jarriko dira, eta neska mutil guztiek laranja-zuku ederra hartu ahal izango dute. Udalak 100 bat kilo laranja erosi ditu aktibitate hau burutzeko. Behin laranjei zukua atera ondoren, neska-mutikoak Udaletxeko lorategietara joan beharko dute, eta han beren trebetasuna erakutsi ahal izango dute, laranja azalekin kandelak egingo dituzte, ondoren izeia argiztatzeko. Horretarako monitore baten laguntzarekin, laranja-azala olioz beteko eta metxa jarriko die. Horrez gain, haren barruan birziklapenari buruzko edo energia-pobreziari buruzko mezu bat sartu ahal izango dute.
Udalak dei bat egin nahi die elkarte, kirol talde eta jaietako koadrila guztiei datorren ostiralean aktibitate horretan parte har dezaten. Herriko neska-mutilek adierazitako mezuei sinbolismo handiagoa emateko, Udalak ostegun arratsaldean era berezi batean dekoratuko du Elizaren Parkeko magnolia-arbola.