Albisteak

 

Merkatarien Elkarteak eta Sestaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako Sailarekin elkarlanean, Sestao Bonoa kanpaina berria hasiko dute.

Ekimen honen helburua txikizkako merkataritza bultzatzea da, kontsumitzaileei, bono hauen bidez, %33ko beherapena eskainiz.

Bonoak 40 euro balio du, baina, erosketak egiteko orduan balioa 60 eurokoa da, eta aldea Udalak hartzen du bere gain Merkatarien Elkarteari ematen dion diru-laguntzaren bidez.

Bonoak zatigarriak izango dira ahalik eta erosketa gehien egin ahal izateko eta era horretan, onuradunak ahal denik eta establezimendu gehien izan daitezen. Kupoiak 5 euroko bitan, 10 euroko hirutan eta 20 euroko baten zatikatu ahal izango dira.

Kanpaina azaroaren 15eko asteazken goizean hasi eta abenduaren 10era arte luzatuko da, eta hori Gabonak aurreko asteak hartzeko, tokiko merkataritzarentzat kaskarrenak baitira salmentari begira.

Guztira 1.200 bono jarriko dira salgai. Bonoak Sestaoko Nafarroako Rural Kutxaren sukurtsalean erosi ahal izango dira, Las Llanas Zumarkalea 7an, astelehenetik ostiralera bitartean, 8:30etik 14:00etara, eta baita ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

NAN bakoitzeko bono bat emango da, eta pertsona bakoitzak gehienez era bi NAN aurkeztu ahal izango ditu helburua ahalik eta herritar gehienek eskuratzea delarik.

Orain arte 75 dendak eman du izena kanpaina honetan parte hartzeko, eta zabalik dago merkatarien elkarteko bazkide direnentzat zein ez direnentzat. Edizio honetako inpaktu ekonomikoa 72.000 eurokoa izatea espero da.