Albisteak

 

Sestaoko Udalak irisgarritasuna hobetu eta elementu komunak eraberritzeko obrak egiten dituzten etxejabeen komunitateentzako diru-laguntza deialdia onartu du.

Aurten guztira 162.000 euroko aurrekontua dago ekimen honetarako, horietatik 72.000 euro irisgarritasun obrak (arrapalak, igogailuak jarri eta ataria 0 kotan jarri) egin dituzten komunitateentzat dira eta 90.000 euro elementu komunak (fatxadak, teilatuak, etab.) eraberritzeko obrak egiten dituzte komunitateentzat.

Elementu komunak eraberritzeko diru-laguntzen kasuan, Udalaren kalkuluen arabera 73 etxejabeen komunitate aurkeztuko dira deialdian, kontuan hartuta horiek izan direla aurten eskatu diren lizentziak. Era berean, 39 lizentzia eman dira irisgarritasun obrak egiteko, horietatik 34 igogailuak jartzeko izan dira eta bost arrapalak jartzeko.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbesteko baldintza da obrak abenduaren 31 baino lehen bukatuta egotea. Eskabidea egiteko epea hilabeteko izango da iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

Irisgarritasun obreentzako dirulaguntzei buruzko iragarkia BAO-n (PDF, 416 KB)

Eraberritze lanetarako dirulaguntzei buruzko iragarkia BAO-n (PDF, 450 KB)