Albisteak

 

Sestaoko Udaltzaingoak, martxoaren 14an hasi eta 20ra bitartean, zaintza kanpaina bat burutuko du, ibilgailuetan segurtasun uhala eta haurrak lotzeko sistemak erabiltzen direla egiaztatzeko. Horrela, goizeko eta arratsaldeko txandetan, udaltzainek kontrolak egingo dituzte hiriguneko kale nagusietan eta ikastetxeen inguruetan, segurtasun sistema horiek era egokian erabiltzen direla egiaztatzeko.

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun segururako eta iraunkorrerako Plan Estrategikoaren barruan dagoen kanpaina horren bidez, agenteek segurtasun uhala eta haurrak lotzeko sistemak gainbegiratzeko kontrolak areagotuko dituzte eta ziurtatuko dute bai gidariek eta bai aurren zein atzean doazen lagunek segurtasun mekanismoen erabilera egokia egiten dutela, horien erabilera derrigorrezkoa  eta Bide-Segurtasunari buruzko legeak arautua baita.

Dagokion zigorraz aparte, Udaltzaingoak lege hau hausten harrapatzen dituzten gidari guztiei gogoraraziko die segurtasun uhala lotuta eramatea eta haurrak lotzeko sistemak behar bezala erabiltzeko betebeharra serio hartu behar dela istripu bat ematen bada ondorio larriak saihesteko.