Albisteak

 
2019ko maiatzaren 26an egingo diren udal eta foru hauteskundeak eta Europar Parlamenturako hauteskundeak direla eta, herritarrei jakinarazten zaie Sestaoko Udalak hautesle-zerrendak ikusgai jarriko dituela apirilaren 8tik 15era bitartean, biak barne.

Baliabide informatikoen bidez egingo da kontsulta, aurretiaz interesduna identifikatuta, Udaleko Errolda-Estatistika Sailean, 9:00etatik 14:00etara bitartean.