Albisteak

 

Ostegun honetan, urriak 6, Sestaoko Udalak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izena emateko epea irekiko dute 2016-2017 enplegu-planaren bigarren faserako. Oraingoan, 25 lanpostu eskainiko dira guztira. Izena emateko, interesdunak Lanbideren webgunean (www.lanbide.eus) sartu behar dira, urriaren 16ra arte, eta gehien interesatzen zaien eskaintzan erregistratu.

Bigarren fase honetan abian jarriko diren programek sei hilabete iraungo dute, eta honako hauek izango dira: Bizikidetza-eragilea, bost lanpostu; Mendekoentzako laguntasun-zerbitzua, zazpi lanpostu; Udal-artxiboen kudeaketa, lau lanpostu; Esku-hartze psikosoziala egoitzetan, hiru lanpostu; Kudeaketa informatikoa Udaltzaingoan, lanpostu bat; Herritarren parte-hartzea atalari laguntza emateko, lanpostu bat; Migrazio eta inplementazioko zerbitzu informatikoa, bi lanpostu; eta Ekonomia eta enpresak dinamizatzea, bi lanpostu.

Informazio gehiago (PDF, 379 KB)