Albisteak

 

Sestaoko Udalak datorren astelehenean, uztailaren 10ean, hasiko ditu Vicete Blasco Ibáñez kalea asfaltatzeko lanak. Hauen kostua 38.570 eurokoa izango da eta hamar egunetan burutuko dira.

Kale honek trafiko handia izaten du, bertatik pasatzen baitira Bizkaibus autobusen linea gehienak, eta merkataritza eta zerbitzu arloan kale naguzienetako izateak eragin du asfaltoaren egoeraren higadura.

Kale horretako kutxeta-estalki gehienak hondoratuta daude, nahiz eta azken urteotan konpontze eta berriz betetze lan ugari egin izan den, eta leku askotan bide-seinaleen markak ere erdi ezabatuta daude. Horregatik udal zerbitzu teknikoek gomendatu dute aktuazio txikiak egiten ibiltzea baino hobe dela kalea osorik konpontzea.

Zoladura lanek kale osoari eragingo diote, hau da, kaleak dituen 300 metroko luzeran eta 1.384 metro karratuko azaleran. Norabide bakarreko kalea denez, egunez trafikoari itxita egongo da, eta gauez irekiko da.

Kalea mozteak Las Llanas Zumarkaleko arkupeetan eta Vicente Blasco Ibáñez kaleko 4. eta 32. zenbakietan kokatutako autobus geralekuak aldatzera behartzen du. Geraleku berriak jarriko dira aldi baterako Bide Nagusia kalean; lehena Kasko Plazaren alboan, eta bigarrena La Humanitaria auzunearen parean. Eta zamaketa lanei dagokienez, hauek zeharreko kaleetatik egin ahal izango dira.

Obrak egiten ari diren bitartean aparkatzea aldi baterako mugatuta egongo da Vicente Blasco Ibáñez kalean eta Pablo Sarasate kalean 8. zenbakitik Resurrección María de Azkue kalearen gurutzeraino. Unean uneko eragozpen tarteetan izan ezik, ibilgailuek Resurrección María de Azkue kaletik Pablo Sarasaterantz gurutzatu ahal izango dute.

Abisua (PDF, 1 MB)