Albisteak

 

Josu Bergara Sestaoko alkateak, kreditu aldaketa baten berri eman du udal aurrekontuari 908.000 euroko kontu-saila gehitzeko. Diru hau diruzaintzaren soberakinetik eta zenbait administrazio publikok Udalari emandako diru-laguntzetatik dator eta hogeita hamar bat jarduketa egiteko erabiliko da.

Alkateak azaldu duenez, Udalaren soberakin hau azken urte hauetan Gobernu taldeak baliabide publikoekin egindako kudeaketa onaren emaitza da. Diru horrekin finantzatuko diren jarduketari buruz esan du ”udalerria hobetzeko obrak egiten eta Sestaorako proiektu estrategikoekin aurrera egiteko azterketa berriak kontratatzen" erabiliko dela.

“Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko jarduketak dira, eta sarritan zenbait hiri-gunetarako planteatuta egon diren eskabideei aurre egiteko” gehitu du Josu Bergarak.

Egingo diren jarduketa garrantzitsuenak honako hauek dira:

• Irisgarritasuna hobetzeko hiri-bideetako obrak: 169.000 euro.

• José María Usandizaga kaleko urbanizazio obrekin jarraitzea: 34.200 euro.

• Lurrazpiko edukiontziak eta bilketa pneumatiko bidezko ontziak kentzea: 95.000 euro.

• Vicente Blasco Ibañez kalea asfaltatzea: 50.000 euro.

• La Piedrilla Parkeko argiteria hobetzea: 10.900 euro.

• Hiri-altzariak erostea: 10.000 euro.

• Fatxadak eta estalkiak eraberritzeko diru-laguntzak (85.000 euro) eta irisgarritasun obrak egiteko (67.000 euro).

• Udal Liburutegian hobekuntzak egitea: 32.000 euro.

• Irisgarritasun Plana eguneratzea: 40.000 euro.

• Irisgarritasun Planaren 2. Fasea: 21.780 euro.

Jarduketa hauetaz gain, merkataritza biziberritzeko plan berria finantzatzeko baliabideak ere bideratuko dira, eta baita Camino Txikito zonaldean lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa bat egiteko ere, hirigintza proiektu honen espedientearen izapidetzearekin aurrera egiteko. Era berean, 908.000 euroko kontu-sail honen kargura kirol instalazioetarako pisuak altxatzeko makina bat erosiko da.

Proiektu hauek izango duten bultzadari esker, Sestaok jarduera garrantzitsua bermatzen du datozen hilabeteetan. 908.000 euro hauek 2017 ekitaldirako onartu zen 33,1 milioi euroko aurrekontuari gehituko zaizkio.