Albisteak

 
Sestaoko adinekoentzako zentroen erabiltzaileek berriz erabili ahal izango dute, gaurtik aurrera, Kuetoko adinekoen zentroa, Marcos Grijalvo kalean.

Zentro jardunean izango da 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera; larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita.

Instalazio berriek honako zerbitzu hauek eskainiko dituzte: ile-apaindegia, podologia, liburutegia, erabilera askotako gela, ordenagailuen gela, gizarte-aretoa eta txokoa.

Besteak beste, ikastaro hauek emango dira zentroan: agesaria, pintura, memoria, informatika, dantza, psikomotrizitatea eta barreterapia.

Zerbitzua berriro jarri da martxan lau urtean itxita egon ondoren (konpontze-lanak direla eta). Zaharberritzea Sustapen Ministerioak ordaindu du, ia 2,5 milioi euroko inbertsio batekin. Udalak, bere aldetik, 61.584 euro gastatu ditu zentroa altzariz hornitzeko.