Albisteak

 

Sestaoko Udalak neurri bereziak hartuko ditu azaroaren 1ean ospatuko den Domu Santu egunean. Egun horretan espero den jende kopuru handiari zerbitzu hobeagoa eskaintzeko, instalazioek jendearentzako arreta-orduak gehiagotuko dituzte. Hala, esparrua goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak arte egongo da irekita, etenik gabe.

Aurten hilerrira doazen bisitariek aurkituko dituzten berritasunetariko bat biribilgunean instalatutako iturri berria da, herritarren eskariari erantzungo diona. Zenbaitek beste iturri bat jartzeko eskatu zuten, aurretik daudenak kale batzuetatik urrunegi geratzen direlako. Hala, bada, orain ez duten horrenbeste ibili beharko.