Albisteak

 
Juliana Gacituaga Arana auzotarrak alkatearen eta Gizarte Ekintza eta Adineko Pertsonen zinegotziaren bisita jaso du gaur goizean bere 100. urtebetetzean. Biok lore-sorta bat oparitu diote Udalaren izenean.

Gatikako Larrate baserrian jaiota, 1916ko apirilaren 18an, Juliana Gacituagak, 1953an bere bizilekua aldatu zuen Sestaora bere senarrarekin, Joxe Basterretxea Bilbao, Altos Hornos de Vizcaya enpresaren langilea zena.

41 urte zituenean alarguna geratu zen bi alaba txikiekin. Momentu  horretan, bere familia aurrera ateratzeko, Altos Hornos de Vizcaya enpresan lan egiten hasi zen botikaren garbiketa egiten bere erretiroa heldu arte.

Juliana Sotera de la Mier kalean bizi da, nahiz eta momentu honetan bere alabarekin Portugaleteko Galdames kalean egon bizitzen. Lau iloba eta bi birbilobak dauzka. Familiarekin euskaraz hitz egiten du eta, ahal duenean, kalera irteten da paseatzera. Noizean behin Gatikara itzultzen da bere senidea bisitatzera Larrate baserrian. Bere ustez, 100 urte ospatu baditu, bizitzan asko borrokatu duelako izan da. Hori izan da bere sekretua.

Bai alkateak, bai zinegotziak, Julianaren itxura ederra azpimarratu dute. Gure protagonistak mende bat badu ere, jateko gogo ona daukala aitortzen du. Zorionak zuri abestu ondoren, alkateak eta zinegotziak urte gehiago ospatu opa diotedezala.