Albisteak

 

La Benedicta udal Kiroldegiak lehen zuen ordutegia izango du urriaren 3tik aurrera. Egun horretatik aurrera, ibai ondoko kirol instalazioak 8:00etara aurreratuko du irekiera ordua, eta amaitutzat joko da azken hiru urte hauetan  izan duena, 12:30etan irekitzea aurrezteko hartutako neurri bezala .

Kultura, Euskara eta Kiroletako zinegotzi den Gorka Álvarezek adierazi duenez neurri honekin “aldeko erantzuna eman nahi diegu Kirol sailean La Benedictako ordutegia zuzentzeko eskatu duten pertsonei”.  Azken asteotan zenbakiak aztertu ondoren, “ikusi dugu gaur egun dugun egoera ekonomikoan ahal dugula lehengo ordutegietara itzuli, eta horregatik oso pozgarria da datorren urriaren 3tik aurrera instalazioetan lehengo ordutegira itzuliko dela jakinaraztea”.

Instalazioak goizeko 8etan irekitzearekin “Sestaoko Udalaren Kirol Zerbitzuak zerbitzu hobea eskaini ahal izango die gure abonatuei, eta bide batez barkamena eskatzen diegu urte hauetan izan dituzten eragozpenengatik”. Udalak azken urteotan jaitsiera nabarmena izan du diru-bilketan, eta hala ere La Benedicta Kiroldegia izan da murrizketak jasan izan dituen udal zerbitzu bakarra, eta horren ordez Las Llanas Kiroldegian konpentsatu da, ordutegia goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara mantenduz, etenik gabe.

Zinegotziak azaldu duenez, erabaki hori hartu aurretik aldaketa honek eragiten dien langileek aldeko jarrera duten jakin nahi izan du Udalak, eta pozik dago haiek ere aldaketak onartu izanarekin. Zinegotziak guztiei eskerrak eman dizkie horregatik, nahiz eta haietako batzuei beren lan ordutegia aldatzea eragiten badie ere.

Beraz, datorren urriaren 3 astelehenetik aurrera, bai igerileku klimatizatua eta bai fitness gimnasioa eta kirol kantxa guztiak irekita egongo dira bazkideentzako, goizeko 8etatik gaueko 10ak bitarte, etenik gabe.

Urte amaiera arte, instalazioen erabilera aztertuko da, eta baliteke 2017an ordutegiak zerbait aldatzea, baina argi dagoena da ez dela orain arteko 12:30etako ordutegira itzultzea.