Albisteak

 

Josu Bergara Sestaoko alkateak jakinarazi du Espainiako Gobernuak partida bat sartu duela Estatuko Aurrekontu Orokorretan Marcos Grijalvo kalean kokatzen den Kuetoko gizarte zentroa eraberritzeko obrak amaitzeko. Sustapen Ministerioaren konpromisoa 874.500 eurokoa da, bi urtetan banatzeko. Zehatz esanda, proiektua 2016 eta 2017 ekitaldietan gauzatuko da, eta horretarako urte bakoitzean 250.500 eta 624.000 euro egongo dira.

Alkateak prentsaurrekoan esan duenez “Oso berri ona da Sestaorako eta bereziki Kueto auzorako". Bergarak azpimarratu duenez, berri hau azken hilabeteotan Sustapen Ministerioko arduradunekin eraikinean egin gabe geratzen diren obrak egiteko akordioa lortzeko “negoziaketen emaitza da”

Espainiako Gobernuak 2,5 milioi bideratu zituen 2011n eraikinaren eraberritzeari ekiteko. Hala eta guztiz ere, dirua ez da nahikoa izan, solairu guztiak eraberritzeko proiektuan, obrak hasita zeudenean, obra garestitu zuen aldaketa bat egon zelako. Aurrekontuan zegoen dirua fatxada eraberritzeko, igogailuak jartzeko eta lehenengo  bi solairuak amaitzeko erabili zen, eta lau solairu egokitu gabe geratu ziren.

Alkateak azaldu duenez, Udalak, arazoari konponbide bat emateko helburuarekin “Sustapen Ministerioari gure lankidetza eskaini diogu eta gogo onez onartu dute”. Horrela, Udalak konpromisoa hartu du lau solairu horiek eraberritzeko oinarrizko eta egikaritze proiektuak idazteko Madrilek obra horiek egiteko behar diren funts ekonomikoak jartzearen truke.

Irekiera urtarrilean
Aukera probestuz, alkateak aurreratu du urtarrilean irekiko dela bukatua dauden solairuetako zerbitzua, eta hauek auzoko adinekoen zentro gisa erabiliko direla. Josu Bergarak azaldu du pasa den astean egin zela obren onarpena eta hortik aurrera Udalak solairu horiek erabili ahal dituela. Dena dela, instalazioak berriro irekitzeko zenbait urrats eman behar dira. Zentzu honetan, alkateak adierazi du luze gabe hasiko dela solairu hauek altzariz janzten.  Horrekin batera, gaur bertan ireki dira Sestaoko Kueto eta Conde Balmasedako adinekoen zentroetako kudeaketa egiteko enpresek aurkeztu dituzten eskaintzen gutun-azalak

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi