Albisteak

 

Udalak lehiaketara atera ditu Las Llanas Futbol Zelaiko Lehentasuneko harmailen gunean kokatutako komunen eraberritze lanak, baita ere zelaiko lehengo taberna eraberritzea ere. Lehiaketarako oinarria 81.700 eurokoa da, eta lanak burutzeko epea 16 astekoa, kontratua adjudikatzen denetik hasita. Interesaturik dauden enpresek uztailaren 12ra arteko epea izango dute eskaintzak aurkezteko.

Burutuko diren obrekin bi komun egongo dira, bata 17 metro karratukoa gizonentzat, eta bestea emakumeentzat 15 metro karratukoa. Emakumeen komunetan bost komun-kabina egongo dira, eta konketa lerro bat, eta gizonenean sei pixatoki, bi uritro, komun-kabina bi eta lerro bat konketa.

Biltegi berria lehengo tabernan egongo da, 9 metro karratu 9 izango ditu eta Sestao Kirolak Udal Kirol Zerbitzuaren materiala gordetzeko erabiliko da.