Albisteak

 

Sestaoko Udalak lehiaketara atera du Las Llanas Kiroldegiko Spinning Gelarako 30 bizikleta hornitzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 63.000 eurokoa da, eta obrak egiteko epea, berriz, hiru hilekoa. Interesaturik dauden enpresek ekainaren 27ra arteko epea izango dute eskaintzak aurekezteko.

Kontratazioaren bidez, Udal Kirol Zerbitzuak berritu egin nahi du Las Llanas Kiroldegiko Spinning Gela. “Sestao Kirolak”ek bizikletak aldatzeko beharrizana ikusten genuen, gure abonatuei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintze aldera, eta horregatik 2019rako Udal Aurrekontua prestatu zenean aurrekontu-sail bat sartu genuen, bizikletak ordezkatu ahal izateko eta horrela gure erabiltzaileek aspalditik egiten ziguten eskariari erantzuteko” esan du jardunean den Euskara eta Kirol zinegotzi Gorka Alvarezek.

Bizikleta berriak azken teknologiaz horniturik datoz, pantailak dakartzate eta koloretan ikusi ahal izango dira zenbait adierazgarri: esfortzu-balorazioa, bihotz-taupaden maiztasuna, kadentzia, potentzia, kaloria-gastua, denbora eta erresistentzia-maila.