Albisteak

 

Sestaoko Udalak auzoak modernizatzen jarraitzen du eta hori dela eta, aste honetan hasiko da Los Baños kaleko 8. zenbakiaren parean, lurrazpiko aparkalekuaren ondoan eta Vista Alegre ikastetxe publikoaren aurrean, dauden Amador Palmako eskailerak eraberritzen.

Aktuazio honen helburua eskailera hauen eraberritze integrala egitea da, izan ere denboraren joan etorrian urbanizazioak kalitatea galdu du, harmailak higatu egin dira eta harrian, konpondu behar diren ur-iragazteak agertu dira. Egingo diren lanekin eskailerak eraitsiko dira eta ondoren gaur egun dagoena baino trazatu irisgarriagoa egingo da, egun indarrean dagoen irisgarritasun araudia bete eta trazatu berri hau Amador Palma parkearen ondoko lorategietan integratuz.

Josu Bergara Sestaoko alkateak gogoratu duenez, proiektu hau burutzea “ingurua hobetzeko auzokideekin hartuta genuen konpromisoa zen, izan ere azken urteotan Udalak Autonomia eta Los Baños kaleak berriro urbanizatzeko lanak egin ditu, eta baita Amador Palma parkea ere, baina zonalde txiki hau egokitzeko geratzen zen zonalde osoari irudi berri bat emateko".

Leire Fernandez Obrak eta Herri Bideak arloko zinegotziak adierazi du Udalak aktuazio hau probestuz, eskaileren azpialdean dagoen saneamenduko kolektorea aldatuko dela "hormetan atera diren iragazteak kendu egingo direla bermatzeko". Era berean, garrantzi handiko beste aktuazio bat egingo da, hain zuzen ere soropila automatikoki ureztatzeko sarea instalatzea, “lorategien mantenua hobetzeko, izan ere gaur egun, uda heltzen denean, landareak lehortu egiten dira zerbitzu hau ez izateagatik".

Obra hauekin batera altzari berriak ere jarriko dira (jesarlekuak eta paperontziak), lorategian aktuazioak egingo dira eta lurrazpiko aparkalekuaren kanpoaldean dauden elementu arkitektonikoak konponduko dira, ekintza bandalikoen ondorioz hondatu egin baitira. Amador Palma parkeko eskailerak eraberritzeko kontratua 176.182 euroan esleitu da, 14 asteko egikaritze epea du, eta beraz obrak ekainera arte luzatuko dira.

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi