Albisteak

 
Udalak garbiketa-lan sakona egingo du Txikito bidea izeneko inguruan. Lanok astebete baino zertxobait gehiago iraungo dute, eta honako hauek egingo dira: hondakinak eta sastraka guztiak kendu, eta arratoi garbiketarako aparteko tratamendua eman. Garbiketa-lan horiek metrora sartzeko galeriaren gainean dauden orubeetatik hasiko dira, eta garai bateko hiltegiaren ingururaino jaitsiko dira. Esku-hartze hau beharrezkoa da inguruko osasun-egoera bermatzeko. Gainera inguruko etxebizitzetako herritarrek egindako eskaera bati erantzun ahal izango zaio. Lan hau Hirigintza, Obrak eta Udaltzaingoa arloek koordinatuta gauzatuko da. Baliteke aparkaleku batzuk zenbait egunetan kaltetuta egotea, makinak eta kamioiak sartzeko, eta edukiontziak instalatzeko.