Albisteak

 

Sestaoko Udalak espazio publikoa edertzeko hiriko artearen aldeko apustua egin du, eta horretarako Kero arte-sortzailearen zerbitzuak kontratatu ditu, herrian hainbat paretetan bost horma-irudi margoztu eta horma horiek ederrago bihurtzeko.

Zehazki esanda, honako gune hauetan egingo dira horma-irudiak:

    • La Bariega/Maiatzaren Lehena Auzunea. Hor emakume touareg baten begiak margoztu dira.

    • Juan Crisóstomo Arriaga. Horko paretean itsasargi handi bat pintatutako da, itsaso giroko irudi batek inguratuta.

    • Txabarriko autobus geltokian Kerok naturaren irudi berde bat pintatuko du, zuhaitz ezberdinen hosto askorekin eta landare espezie ugariz jantzita.

    • Albiz Ikastetxe publikoan unibertsoan diren benetako zenbait galaxia pintatuko ditu,  planetak, izar-lainoak eta agian, espazio-ontziren bat ere, ikuslearen irudimenari hegan egiteko aukera emanez.

    • Albizeko Eskolaurre ikastetxean fantasiazko paisaia bat, kolore askorekin eta haurren pertsonaia kuttunekin.

Udalak Keroren aldeko apustua egin du, esperientzia handia duelako hiri inguruneetan horma-irudiak pintatzen, eta bestetik eskualdean bizi den artista delako. 20 urtetik gorako esperientzia du, eta hainbat herrialde eta lurraldetako herri eta hiri askotako hormetan utzi izan du bere artelana.

Leire Fernandez Obrak eta Hiri-Bideak arloko zinegotziak adierazi duenez, horma grisek asko irabaziko dute artelan hauek egindakoan. Horren harira, adierazi du La Bariegan eta Maiatzaren Lehena Auzuneren artean egindako lehenengo horma-irudiak eragin dituen erantzunak “oso positiboak" izan direla, eta horregatik “gainerako proposamen artistikoak ere herritarren atseginerako” izango direla uste du, eta gehitu du “orain arte kolore bakarrez, edo hondatuta, edo pintaketekin egon diren hormak edertu egingo dira, Sestao bezalako herri batek merezi du kolore, alaitasun eta edertasun apur bat bere hiriguneko txokoetan”.