Albisteak

 

Sestaoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du AFISES Desgaitasunak dituzten pertsonen Sestaoko Elkartearekin, desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen gizarteratzea eta autonomia errazteko gizarte zerbitzuen alorrean parte-hartzea eta gizarteratzea sustatuko dituen zerbitzua eskaintzeko.

Hitzarmen horretan ezarritakoaren arabera, elkarte honek urtean 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du, desgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako jarduerak burutzeko. Udaletik jasoko duen diru hori finantzabide handia da elkarte honentzat, kolektibo horrek burutzen duen gizarte-lan handiari erantzunez. Izan ere, gaur egunera arte AFISESek Udalaren diru-laguntzen deialdiaren bidez lortzen zituen bere baliabide ekonomikoak, eta oraindik aurrera kopuru finkoa izango duenez ez du aurrerantzean tramite hori egi beharrik izango.

Hitzarmenak 2016ko maiatzaren 13tik abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Epemuga iritsitakoan, esan gabeko beste urte bateko luzapena izango du, eta gehienez ere hiru luzapen izango ditu, alde bietako baten batek hitzarmena iraungitzeko eskabidea idatziz egin ezean.  Edonola ere, hitzarmen hau ezin izango da luzatu 2019ko abenduaren 31tik aurrera.

Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, AFISES elkarteak ondoren jasotako zerbitzuak emango ditu, jarduera hauek burutuz:

1.- Desgaitasunen bat duten pertsonentzako Informazio gunea.

2.- Marrazki eta pintura lantegia.

3.-Kontzientziazio kanpaina.

4.- Memoria lantzeko lantegia

5.- Autoestimurako prorama psikologikoa

6.- Txango programa

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi