Albisteak

 

Udalak asteazken honetan ekin dio plastikoa, ontziak eta latak birziklatzeko edukiontzi horiak berritzeari. Hirigintza, Etxebizitza, Zerbitzuak eta Ingurumen Arloko zinegotzi Josefina San Miguelek edukiontzi berrien aurkezpena egin du. Pixkanaka udalerri osoan jarriko dituzte datozen egunotan. Albo-kargako edukiontziak dira, eta 3.200 litroko edukiera dute.

Bide-garbiketa, hondakin-bilketa, arratoigabetze eta intsektugabetze zerbitzua emateko kontratu berria martxan jartzeko testuinguruan aldatuko dira edukiontziak.  Guztira, 137 edukiontzi berri jarriko dira, eta beste 28 erreserban gordeko dira, beharko balitz, erabili ahal izateko. Hala, Sestaok plastikoa, ontziak eta latak birziklatzeko edukiontzi bat izango du 200 biztanleko. Beste aldaketa garrantzitsu bat ere egongo da: batzeko maiztasuna igo egingo da, astean 2koa izan beharrean, 3koa izango da.

Edukiontziak aldatu ondoren, Udalak lerrokatze- eta ainguratze-sistema bat instalatuko du adierazitako zatikiak jasotzen dituzten albo-kargako edukiontzi guztietan. Horretarako, gida batzuk jarriko dira edukiontziak altxatzeko maniobra egin ostean dagokien lekuan berriz jartzeko eta euskarri hobea emateko, haize bortitzekin mugitu ez daitezen. Neurri hori bide-garbiketa, hondakin-bilketa, arratoigabetze eta intsektugabetze zerbitzua emateko kontratu berrian jasota dago.