Albisteak

 
Sestaoko Udalak aitortza publikoa egin dio Oskar Gutiérrez mahai-tenis jokalariari Espainiako beteranoen kategoriako txapelketagatik. Ekitaldiaren buru izan dira Josu Bergara alkatea Gorka Álvarez Kultura, Euskara eta Kirolak arloko zinegotzia, eta bertan omenduari Sestao Kirolak, Udal Kirol Zerbitzuaren logotipoa daraman plaka bat eman zaio, eta lortutako kirol arloko lorpen garrantzitsu horrengatik zoriondu dute.