Albisteak

 

Txabarri auzoan elkarbizitza hobetzen lagunduko duen programa garatzeko Sestaoko Udalak abian jarri duen lana bere azken txanpan dago. Martxotik uztailera jarduera handia izan ondoren, irail honetan berriz ekin zaio lanari, azaroari begira. Hilabete horretan azken dokumentua amaituta egongo da.

Programa hau izen zehatzik gabe hasi zen, baina Txabarri SestaON Bizi deituko da, eta bere logotipoa ere izango du.  Talde politiko guztiekin adostu da izena. Udalarentzat garrantzitsuak diren bi ideia biltzen ditu, programa honetan jasota geratu behar dutenak: Txabarri Sestaoko zati nabarmena da, eta bizitza kalitate ona izan behar duen auzoa.

Txabarri SestaON Bizi Udalak auzo horretan elkarbizitza indartzeko jarritako proiektua da. Plan honen bidez, Udalak hiria birgaitzeko programa lan sozial eta hezkuntza arlokoarekin lagundu nahi du, errespetuan eta bizikidetzan oinarritua, eta auzoan bizi diren guztien bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzen lagunduko duena.

Ekimen hau Udalak berak sustatu badu ere, programa osatzeko kontuan izan da auzotarren, elkarteen, merkatarien, ikastetxeen, udal langileen eta alderdi politikoen partehartzea.

Orain egiten ari den lana auzoaren egoeraren diagnostikoa prestatzea da, horrekin ekintza plan bat prestatu ahal izatkeo, elkarbizitza hobetu eta errespetua sustatzeko neurriak jasoko dituena. Lan hau joan den martxoan hasi zen, eta urrian amaituko da.

Lehen fase honetan topaketak egiten dira kolektibo guztiekin, elkarrizketak eginez hobetu beharreko arloak eta auzoak dituen aukerak aztertu ahal izateko.

Arlo politikoari dagokionez, apirilaren 16an partehartze foroa egin zen gobernu taldea osatzen duten 13 zinegotziekin. Apirilaren 24an eta 25ean oposizioko alderdietako bost ordezkarirekin izan ziren elkarrizketak. Maiatzaren 21ean eta ekainaren 8an foro politiko bi izan ziren, eta horietan gobernuko eta oposizioko politikariek beren iritziak eman zituzten Txabarri auzoko egoerari buruz.

Udal teknikariek ere izan dute partehartzea programa osatzerakoan. Apirilaren 25etik maiatzaren 8ra bitartean bederatzi Atal buru elkarrizketatu dira, eta ondoren ekainaren 21ean foro bat egin zen, eta bertan zazpi pertsonak hartu zuen parte.

Proiektuan elkarteetako ordezkarien partehartzeari dagokionez, proiektua idazten ari den taldeak Vista Alegre, Kueto, Angela Figuera ikastetxeekin eta Lanbide Hastapenerako Zentroarekin egin dute lan. Kasu honetan, maiatzaren amaiera eta ekainaren hasiera arteko tartean, ikastetxe horietako zuzendariak elkarrizketatu dira, eta eskola-foroa burutu zen ekainaren 1etik 8ra bitartean.

Ekainaren 19an Merkatarien eta Ostalarien Foroa egin zen. Horretan bederatzi pertsonak hartu zuen parte, eta maiatzaren 28an uztailaren 2an elkarteekin bilerak egin ziren, auzoko zazpi entitate bildu zirelarik.

Informazioa biltzeko prozesu hau osatzeko, datorren astean Txabarriko 400 auzotar elkarrizketatuko dira, eta horein iritziak ere txostenean jasoko dira. Pertsona horiekin auzoaren egoera soziala aztertu nahi da, ahalik eta argazki errealena izateko, eta konponbideen proposamenak egiteko. Horretarako, Gizagune Funadazioko langileak, behar bezala identifikaturik, etxeetara joango dira inkestak egin eta informazioa jasotzera, programan aurrera egiten lagungarri izan daitekeena.

Datozen bi asteetan ere ikastetxeekin bilerak izatea dago aurreikusita, uda aurretik ezin izan baitzen lan-dinamikarik egin. Berdin egingo da auzoko elkarteekin ere. Horrela, diagnostiko fasea amaitu egin da, eta ondoren ekintza plana zehaztera joko da. Plana azaroa baino lehen amaitzea dago aurreikusita.

Bandoa ikusi (JPG 960KB)