Albisteak

 

Udalak udalerrian dauden lurrazpiko edukiontziak kentzeko obrak hasi ditu aste honetan, obrak amaitzeko epea 21 egunekoa da eta aurrekontua 81.626 eurokoa. Udalerrian zehar banatuta dauden lurrazpiko edukiontzi hauek 15 dira eta 548,33 metro koadroko azalera hartzen dute.

Udalak azken urte hauetan lurrazpiko edukiontzi hauek ematen ari diren arazoak ikusita kentzeko erabakia hartu du. Matxura ugari izateaz gain, beste zenbait arazo garrantzitsu ere badituzte, haien garbiketa era arratoiak hiltzekoa esaterako.

Bost lantalde arituko dira jarduketa honetan, bakoitza puntu ezberdin batean, baina eragozpenik ez sortzeko, ez dira bi batera arituko etxadi berean.

Lurrazpiko edukiontzi hauen ordez lur gaineko edukiontziak jarriko dira. Horrela bada, eta hiri hondakin solidoak bildu eta kale garbiketa egiteko kontratu berria funtzionatzen hastearekin batera, Sestaok zarama biltzeko sistema homogeneoagoa izango du.

Lurrazpiko edukiontzien kokapena honako hau da:

1- Galindo Bidea 11.zka.     6- Vicente Blasco Ibáñez 12.zka.  11- Kale Nagusia 10.zka.
2- Galindo Bidea 7.zka.     7- Vicente Blasco Ibáñez 18.zka.    12- Kale Nagusia 2.zka.
3- Galindo Bidea 1.zka.     8- Vicente Blasco Ibáñez 28.zka.    13- Los Baños kalea 2.zka.
4- San Pedro plaza.            9- Kale Nagusia 23.zka.                   14- Juan XXIII 10.zka
5- Amezaga Bidea             10- Kale Nagusia 19.zka.                 15-Miguel Unamuno kalea 18.zka