Albisteak

 

Pasa den ostiralean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2017an zehar kirol, gizarte eta kultura, hezkuntza eta jai arloko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdiak.

Udalak aurten 35.000 euroko diru-partida bideratuko du kirol arloko diru-laguntzetarako, beste 35.000 euro gizarte eta kultura, hezkuntza eta jai arloko jarduerak egiten dituzten talde eta elkarteei laguntzeko eta 2.000 euro gazteen elkarteentzat.

Horiek guztiak eskatzeko epea zabalik egongo da urriaren 2ra arte. Diru-laguntza horiek jasotzeko interesa duten entitate eta banakoek Udaletxeko Udal Erregistroan aurkeztu behar dute dokumentazioa, behar bezala beteta, astelehenetik ostiralera bitartean eta 9:00etatik 14:00etara.