Albisteak

 

Sestaoko Udalak berritu egin ditu Udaltzaingoaren ibilgailuak, eta lau ibilgailu berri erosi ditu, aste honetan bertan kaleetara aterako direnak. Lehen baino ibilgailu bag gehiago izango dira, eta horrez gain, nabarmentzekoa da guztiak izango direla ibilgailu hibridoak, hau da, motore bat elektrikoa eta bestea gasolinazkoa dutela, eta bere funtzionamenduan osagarriak direla. Horrela, ibilgailu hauek gutxiago kutsatzeaz gain isilagoak ere badira zirkulatzean.

Patruila-ibilgailu berriak Toyota Auris markakoak dira. Guztiak daude  Euskadiko Udaltzaingoek azken urteetan bere egin duen irudi homogeneoarekin identifikatuta. 136ko zaldi-potentzia dute, nahikoa Sestaoko udalerrian beren lana era egokian egiteko.

Segurtasun manpara daukate aurreko eta atzeko jarlekuen artean, eta horrez gain suitzalgailua, kalean aktuazio txikiren bat egiteko erremintak ere izango ditu, sirena eta larrialdietarako argiez gain.

Udalak renting sistema bidez hartu ditu, 185.000 euroko kopuruz eta lau urteko eperako. Prezio hau kontratuaren lehiaketa oinarria baino %23 merkeagoa izan da.

Udaltzaingoaren lehengo ibilgailuk –hiru unitate- bostu urte beteak zituzten, eta zahartzen hasiak zeuden. Ez baita ahaztu behar Udaltzaingoaren zerbitzua 24 ordutan eta urteko 365 egunetan eman beharrekoa dela, eta beraz, erabilera handia izaten dute. Beraz, hurrengo egunetan, ibilgailu berriak iritsi ahala, erretiratu egingo dira zaharrak.