Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Berdintasun arloak jolas eta jostailu ez sexistei buruzko sentsibilizazio kanpaina bat sustatuko du Gabonak direla eta. Horrela bada, datozen egunotan 3.000 gida banatuko dira udalerrian eta hauetan gomendioak ematen zaizkie familiei haurrentzako jolas eta jostailuak modu egokian aukeratzeko; gida hauetako 1.600 zuzenean jasoko dituzte Lehen Hezkuntzako 3. mailara arteko haurren gurasoek.

“ Olentzero eta Errege Magoak badatozela eta, datozen asteotan asko hasiko da jostailuen erosketa. Sestaoko Udalak gonbitea luzatu nahi du berdintasunean, zuzentasunean eta balioetan oinarritutako hezkuntza eraikitzen lagunduko duen  erosketa arduratsua egiteko”, adierazi du Ainhoa Ortega Berdintasun arloko zinegotziak, sexismoari aurre egiteko jolas  eta jostailuen gidaren aurkezpenean.

Liburuxkak, jolasak dibertitzeko eta nork bere burua adierazteko duen balioa azaltzen du, eta baita harremanak izateko eta rolak, jarrerak eta trebetasunak lantzeko duen balioa, eta beraz ezinbesteko baliabidea da haurren garapen mental eta afektiborako, balore egokiak transmititzeko eta etorkizuneko aukerak egiteko.

Zinegotziak gogorarazi duenez, jostailuek “ez dute generorik”, baina, hala ere, “ gure gizartean badaude errotutako ohitura batzuk, esaterako neskei panpinak eta mutilei autoak erostekoa, eta hauek genero aldetiko rolak suspertzen dituzte, izan ere, egia da jolasen bidez neska eta mutilen arteko harremanak bideratzen direla.

Sentsu honetan, Ainhoa Ortega andreak azpimarratu duenez, kanpaina honen helburua  " jolasen eta jostailuen bidez, gizonen eta emakumeen arteko  errespetuan eta aukera-berdintasunean oinarritutako harremanak izateko patroiak eta ereduak transmititzea posible dela barneratzea" da.

Gidak, jostailu bat erosterakoan  honako xehetasun  hauek kontuan hartzeko gomendioak ematen ditu: neskek eta mutilek jolasteko balio izatea, estereotipo sexisten transmisioa saihets dezala, konpartitzeko balio dezala, adingabeen arteko komunikazio susta dezala, parekotasun harrenak susta ditzala, borroka eta biolentzia saihets ditzala, jolasteko gogoa susta dezala, imajinazioa eta sormena garatzen lagun dezala, jakin-mina susta dezala, ez dadila baztertzailea izan eta susta dezala hausnartzeko kapazitatea.  

Haurtzaroan sexuaren araberako estereotiporik gabeko jolasen praktika, eta jolasen erabilera bera, jolas jakin batzuk egitea bultzatzen duten tresna izanik, berdintasunean hezteko modu eraginkorra da.

Hezkuntza zentroetan aurreikusitako banaketaz gain, Udala Santiago Llanos de Albiz foru egoitzara eta udalerriko zenbait elkartetara hurbilduko da ekimenaren berri emateko. Horrela, ordu erdiko hitzalditxoen bidez, herritarrei jostailu ez sexistak zer diren azalduko zaie eta horiek erosteak duen garrantziaz kontzientziatu.