Albisteak

 

Sestaoko Udalak gaur inauguratu ditu La Paz Auzuneko igogailu berriak, 1.500 herritarrei zerbitzua emanez. Igogailu bi hauek Txabarri eta Bizkaia kaleak komunikatzen ditu 20 metroko desnibela saihestuz. Gaur arte eskailerak baino ez zeuden.
Obrak 1,1 milioi euroko kostua izan du eta zortzi hilabeteko epea obrak gauzatzeko. Bizkaiko Foru Diputazioak milioi bateko diru-laguntza eman du proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Eusko Jaurlaritzak, Etxebizitza Sailburuordetzaren bidez, 150.000 euro jarri ditu.
Inaugurazio ekitaldian Josu Bergara Sestaoko alkateak, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Diputatuak eta Jon Urbina Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Bizkaiko ordezkariak parte hartu dute. Era berean, Udaleko zinegotziak, AFISES Desgaitasunak dituzten pertsonen Sestaoko Elkartea eta proiektu hau gauzatzeko ardura izan duen Construcciones Lasuen enpresa ere bertan egon dira.

Alkatea oso pozik agertu da La Paz Auzuneko auzokideekin, 2011 urtean, alkatetzara iritzi zenean, hartutako konpromisoa betetzeaz. “Auzo hau, desnibel handiko malda batean eraikita egotean, herritarrei modu garrantzitsu batez eragiten dien hesi arkitektonikoak ditu. Orduan esan genuen inguru hau irisgarriagoa egiten lan egingo genuela eta bi igogailu hauek martxan jarrita urrats garrantzitsua eman dugu" adierazi du.

Bergarak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak eman dizkie emandako diru-laguntzagatik , hori gabe “zaila zatekeen obra hau gauzatzea”. Alkateak aukera probestu du auzokideei barkamena eskatzeko "hamaika hilabetez obra konplexu honek eragin dituen eragozpenak jasateagatik" eta elementu mekaniko berriak errespeta ditzaten eskatzeko "matxurarik egon ez dadin eta erabilera egokia eskain dezaten".

Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Diputatuak adierazi du proiektu hau,  foru erakundeak hurbiltasuna eta zerbitzua balioei erantzuteko proiektua dela. Herritarren zerbitzura dagoen erakundea “bizkaitar guztiek izan dezaten aukera berdinak, bizilekua edozein dela ere” eta hurbiltasuna, izan ere “herritarren arazoak konpontzen dituztenak, nagusiki, alkateak eta udalak dira, eta kasu honetan, Sestaoko Udalak behin eta berriro eskatu digu zerbitzu hau aurrera ateratzeko eta Foru Aldundiak ikusi du elkarrekin lan egin behar genuela hori gauzatzeko”.

Azkenik, Jon Urbina Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko Bizkaiko ordezkariak aipatu du Eusko Jaurlaritzak “beti izan du konpromiso berezia Sestaorekin eta lankidetza estua Udalarekin”. Era horretan, eraberritze urbanistikoan elkarrekin lan egiteaz gain “irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzen dekretuaren bidez pertsonen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten igogailu hauek jartzen  udalerriari laguntza eman geniezaiokeela ikusi genuen”.

Hitzaldian, alkateak gogorarazi du Udala lanean ari dela bigarren fase batean; fase horretan hirugarren igogailua jarriko da San Diego kaleraino, eta hori hala izateko dagokion gauzatze proiektua idazten ari da, nahiz eta oraingoz  nahiago izan duen  zuhurra izan eta datarik ez jarri.