Albisteak

 

Josu Bergara Sestaoko alkatea eta Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoen arloko zinegotzia, Juliana Manjón Calle herritarraren etxera hurbildu dira familia hurbilarekin inguratuta ospatuko duen 100. urtebetetze egunean zorionak emateko.

Burgoseko Las Celadas herrian jaio zen 1917an, bizitzako lehen urteak Burgoseko zenbait herritan bizi izan zen, bere aita artzaina zelako.

Orain dela 70 urte Sestaora etorri zen, eta hemen Bizkaiko Labe Garaietan lan egiten zuen eta koltxoiak tapizatzen aritzen zen langile batekin ezkondu eta seme bat eta alba bat izan zituen. Juliana zenbait familiarentzat zerbitzari lanetan aritu zen ezkondu zen arte eta hortik aurrera etxekoandre baten ohiko zereginetan jardun zuen.

Sestaon Casa del Escribano etxe ospetsuan bizi izan da, eta urte batzuetara bizilekuz aldatu zen igogailua zuen Albiz auzoko eraikin batera joan zelarik. Orain dela 20 urte alargun geratu zen. Ehun urterekin oso harro dago duen osasun onaz, izan ere berak gogorarazi digu inoiz ez dela ospitalean ingresatuta egon. Apetitu ona eta ondo lo egiten du. Kalera sarritan ateratzen da, hori bai, gurpildun aulkian. Gaur egun familia bi ilobarekin handitu egin da.