Albisteak

 

Josu Bergara Sestaoko alkatea eta Flori Núñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko zinegotzia, Juan Ellacuría adinekoen udal egoitzara hurbildu dira, pasa den larunbatean ehungarren urtea ospatu zuen Isidora Casadeban Navarrete andrea zoriontzera.

Txabarri kalean jaio zen, Hiru Kontzejuen Plazaren ondoan, eta herriko auzo honetan bizi izan zen 14 urtera arte, ondoren Galindo aldera joan zelarik bizitzera. 24 urterekin ezkondu zen Cementos Portland enpresako langile batekin eta sei iloba eta zortzi biloba eman dizkioten bi alaba izan zituen.

Gaur goizean egindako bisitan, Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkariei gogorarazi die gaztetan dantzarako zuen zaletasuna, 14 urterekin Carmengo Zelaian egindako jota lehiaketa irabazi zuelarik. Era berean, azpimarratu du bizitzan zehar familia aurrera ateratzeko egindako lan eskerga.

Larunbatean jai eder bat izan zuen, Estatuko toki askotatik etorritako hogei bat senide bertaratu ziren eta egoitza barruan egin zen ospakizunean Salleko Dantza eta Txistu Taldeko dantzariek eta txistulariek parte hartu zuten.