Albisteak

 

Sestaoko Udalak jarduera lizentzia eman dio Lantegi Batuak Fundazioari Sestao Bai enpresa parkean eraikitzen ari den planta berrirako. Zehatzago esanda, Tokiko Gobernu Batzordeak baimena eman dio erakunde honi zirkuitu elektronikoak fabrikatu eta azpimultzo eta bukaerako multzoen mihiztatze lanak egiteko.

Lizentzia honekin urrats berri bat eman da Bizkaiko enpresa hau Sestaon kokatzeko. Ibilbidea 2015ean hasi zen Lantegi Batuak Fundazioak 2017tik aurrera, produkzio zentro berriaren eraikuntza amaitutakoan, lan egingo duen partzelaren salmentarekin.  Eraikinak 2.278 metro koadroko orubean, entitate honek udalerriko pertsona ezgaituei enplegua eta lanbide zerbitzua emateko zentro berezia irekiko du.

Lantegi Batuak Fundazioaren Sestaorako duen proiektu berriak 4,3 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du tailer hau irekitzeko eta zabaltzen denetik lau urteko epean 110 lagunentzako enplegua sortzea; horietatik ehun bat ezgaitasuna duten pertsonak izango dira eta gainerakoak egiturako lanpostuak beteko dituzten ezgaitasunik gabeko pertsonak (Tailerreko burua, monitoreak, laguntzaileak, administrariak....).