Albisteak

 

Sestaoko Udalak harrera egin die Sahara eta Chernóbiletik (Ukraina) etorrita herriko familiekin uda igaroko duten zazpi haurrei. Ekitaldia udaletxeko komisio gelan egin da eta bertara hurbildu dira talde politikoetako ordezkariak adingabe hauei ongi etorria eman eta opor zoriontsuak pasa ditzaten opatzera.

Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko Flori Núñez zinegotziak esker oneko hitzak izan ditu zazpi arreta familientzat, eta baita Chernobileko Umeak eta SALAM elkarteentzat, hauek posible egiten baitute ume hauek Sestaora etortzea. Hemen igaroko dituzten bi hilabeteak oso garrantzitsuak dira adingabe hauentzat. Ukraniarren kasuan, Chernóbileko zentral nuklearrak kaltetutako gunetik kanpo biziko dira aldi batez, eta sahararrak basamortuan udan ematen diren tenperatura altuak saihestuko dituzte.

Núñez andreak esan die gaur "oso egun pozgarria dela" "beste urte betez ikusiko zaituztegulako". Izan ere gehienak errepikatu egiten duten egonaldia herrian. Ongi etorria egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako opari bat egin ondoren, hamaiketakoa hartu dute udaletxean.