Albisteak

 

Sestaoko Udalak bost desfibriladore berri erosi ditu udal eraikinetan eta Udaltzaingoaren ibilgailu batean jartzeko. Guztira, bost ekipo erosi dira, eta leku hauetan jarriko dira: Juan Ellacuria adineko pertsonen egoitzan, Conde Balmaseda adinekoen zentroan, Kuetoko adineko pertsonen zentroan eta Udal Liburutegian. Azken desfibriladorea Udaltzaingoaren esku utziko da, eta patruila-auto batean eramango dute, udalerriko edozein lekutan erabiltzeko.

Berehala bizkortzeko ekipo horiez gain, lehendik ere bazeuden beste bost ekipo, kirol instalazioetan. Zehazki, Las Llanas eta La Benedicta kiroldegietan, Las Llanas eta Galindo futbol-zelaietan eta Las Llanas Udal Frontoian daude horiek.

Aukeratutako modeloa erdi-automatikoa da, oso erraza baita erabiltzea. Horiek horrela, desfibriladore horiek erabiltzeko baimendutako pertsonek prestakuntza labur bat jasoko dute ekipoak erabiltzen ikasteko.