Albisteak

 

Sestaoko Udalak baiezkoa eman dio Bide Nagusia kaleko 80.zenbakiko etxejabeek egindako eskabideari, eta euren aseguruak ematen dien estaldurarekin, pasa den 2017ko martxoaren 12an izan zen suteak kaltetutako elementu komunak konpontzeko obrak hasteko.

Obra hauek azken hilabeteotan egin diren hondakinak kendu eta eraikina eskoratzeko obrak amaitu, eta etxejabeen komunitateak obra zuzentzeko izendatu duen arkitektoak ekainaren 28an eraikinaren egoerari buruzko txosten teknikoa aurkezten duenean egingo dira.

Azterketa honek esaten du eraikina egonkor eta sendo dagoela eta beraz, ez dagoela eraisteko inolako agindurik eman beharrik, izan ere egituraren egoera ikusita, konpondu egin baitaiteke.

Horrela bada, 2.fase honetan egingo diren obren bidez teilatua, azkenengo solairuetako egitura, tximinia, leihoak eta suteak kaltetutako elementu komunak berregingo dira. 

Udalak, komunitateak ahalik eta lasterren lanak egiteko helburuz, obra hauek egiteko baimena eman du eta eraikinak kalte handiagori izan ez ditzan, hilabete hauetako eguraldia probestuko da. Era honetan, eraikinak bizigarritasuna izateko baldintzak berriro hartzen hastea espero da.