Albisteak

 

Sestaoko Udala tratamendu irristagaitza aplikatzen ari da zenbait espaloi zatitan, baldosak higatzean oinezkoentzat irristagarri izan daitezkeenez, itsaspena areagotu eta balizko erorketak saihesteko asmoz.

Leire Fernandez Obrak eta Herri Bideak arloko zinegotziak azaldu duenez, Udalak, iaz udalerriko zenbait zonaldetan probatu eta bilatzen zen helburua lortu zela ikusita, aurten ere esperientzia errepikatzea erabaki du.

Burutzen ari den prozedurari mutxardadura mekanikoa deritzo eta espaloietan lixatzeko diskoa daraman makina pasatuta egiten da. Mekanismo honek baldosak karrakatzen ditu higatuago dagoen lehen kapa kenduz –hiru bat milimetro- eta horrela zimurtasuna areagotzea eta oinetakoek lurrari heltzea lortzen da.

Tratamendu irristagaitz hau Via Galindo (6 eta 12 zenbakien eta 11 eta 13 zenbakien artean), Buenavista eta Santiago Grassa kaleetan aplikatzen ari da.