Albisteak

 
Sestaoko Musika Eskolak kontzertua eskainiko du ekainaren 22an. Joan nahi duten guztiei irekita egongo da 2016-2017 ikasturteari amaiera emateko kontzertua. Begoñako Andra Mari ikastetxean eskainiko da 19:00etatik aurrera, eta bertan Eskolako Orkestra eta gitarra-, txirula- eta akordeoi-taldeak arituko dira, eta baita haur, gazte eta helduen abesbatzak ere. Guztira 100 pertsonatik gora, adin guztietakoak, izango dira taula gainean. Kontzerturako sarrera doan izango da.