Albisteak

 
 
  • Foto 1
  • Foto 4
  • Foto 2
  • Foto 5
  • Foto 3

Joan den ostegunean, abenduaren 17an, Sestao Berriren bulegoetan egin zen herritarren parte-hartze jardunaldi bat, Sestaoko Udalak FEDER europar funtsen deialdira aurkeztuko duen hiri-garapen iraunkorrerako estrategia aztertzeko.

Herriko elkarte eta udal zerbitzuetako 30 ordezkaritik gora elkartu ziren bileran, eta ia bi orduz aztertu zuten plana. Jardunaldiaren helburuei buruzko sarrerako azalpen txiki bat entzun ondoren, parte-hartzaileak lau lan-taldetan banatu ziren, bakoitza plangintzaren helburu baten inguruan, gai zehatz hori aztertzeko.

Jasotako iritzi guztiekin, Udalak txosten bat egingo du, estrategiari erantsiko diona, proiektua egiterakoan herritarrek parte hartu duten adierazgarri.