Albisteak

 
Sestaoko Tokiko Gobernu Batzordeak asteazkenean onartu zuen etxean laguntzeko zerbitzua 37 pertsonari eskaintzea, eta zerbitzuaren ordutegia zabaltzea beste zazpi erabiltzaileri. Kasu guzti hauek onartu ondoren, zerbitzu honetan astean 112 ordu gehitu dira, eta horrekin agerian uzten da Udal honek egiten duen ahalegina, ahalik eta eskatzaile gehienengana iristeko. Izan ere, orain egindako alta berri hauekin, Udalak legez arreta eman beharreko mendeko pertsonen laguntzarako itxaron zerrenda berriro ere desagertu egin da. Gaur egun 154 pertsona aktibo daude zerbitzuan, eta kopuru hori hurrengo egunetan 191 pertsonara gehituko da, 37 alta berri hauei zerbitzua eskaintzen hasten zaien unetik aurrera. Sestaoko Udalak 1.300.000 euroko kopurua du aurreikusita etxean laguntzeko zerbitzua eskaintzeko, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen arloko aurrekontu-zatirik handienetakoa.