Albisteak

 

Sestaoko Udaleko Osoko Bilkurak Sestao RSU Aldi Baterako Enpresa Elkarteari adjudikatu dio udalerriko hondakin solidoak bildu, kale garbiketa egin, desinfektatu eta arratoiak eta intsektuak hiltzeko kontratua. Horrela egitearen aldeko botoa eman dute EAJ-PNV, PSE-EE alderdiek, PP alderdia abstenitu egin da eta kontrako botoa eman dute Sestao Bai Ahal Da eta EH Bildu udal taldeek. Kontratuak, Udalak diru aldetik duen garrantzitsuenak, lau urteko iraupena du, beste bi urtez luza daitekeena, eta horren kostu osoa 14.768.461 eurokoa da.

Kontratu berri honek bi helburu nagusi ditu. Lehena udalerriko garbiketaren itxura hobetzea da eta horretarako kale garbiketari lotuta dauden zerbitzu berriak ezarriko dira. Bigarren erronka birziklatze-ratioak igotzea da Europako Batasunak ezarritakoak betetzeko. Hori guztia lortzeko, hiritarrak kontzientziatzeko kanpainak egingo dira, gaikako edukiontziak uharteetan pilatuko dira eta marroi koloreko bosgarren edukiontzia jarriko da animalia- eta barazki-jatorriko hondakin organikoak biltzeko.

Flota berrituko da

Kontratu berriarekin hiri hondakinak bildu eta kale garbiketa egiteko ibilgailuen flota erabat berrituko da. Aukera hau probestuz edukiontzi eta paperontzi berriak jarriko dira.

Honako hauek dira kontratu berriak jasotzen dituen berrikuntzak: hiri-altzariak garbitzea, saneamenduko kolektore guztiak garbitzea, jaiak direla eta egingo diren aparteko garbiketak. Zarataren inguruko udal ordenantza betetze aldera, ez da gaueko hondakin bilketarik egingo.

Edukiontzi uharteak sortuko dira

Kontratu hau indarrean jartzearekin batera, Udalaren asmoa da edukiontzien sakabanaketarekin amaitzea, gaur egun, erabili nahi den edukiontziaren arabera, hiritarrak zarama toki ezberdinetan uztera behartuta daudelako. Horren ordez, ehun bat uharte sortuko dira, hau da, frakzio bakoitzeko edukiontzi bat izango duten espazioak, eta horrekin erraztu egingo die hiritarrei basura utzi eta birziklatzea.

Egingo diren berrikuntzen artean, beste bat, kalitate-, eraginkortasun- eta gobernamendu-helburuak ezartzea da, horrekin lortu nahi diren helburuak benetan lortzen ari direla kontrolatu ahal izateko. Xede horrekin, urrutitik kudeatzeko plataforma orokorra gaituko da eta horretan inplikatuta dauden eragile guztiak sartu ahal izango dira. Horrekin batera, herritarrek euren eskura izango dute Web orri bat mugikorrerako aplikazioa, eta horrek aukera emango die zerbitzuan egon daitezkeen arazoen berri ematea, hauek ahalik eta arinen konpondu ahal izateko.

Enpleguari dagokionean, Sestao RSU AEE behartuta dago hiri hondakin solidoak bildu eta kale garbiketa zerbitzua ematen ari diren eta lege aldetik eskubideak dituzten langileak subrogatzera.