Albisteak

 

Gaur, Sestaoko Udalak udako denboraldia estreinatu du La Benedicta kiroldegiko igerilekuen irekiera ofizialarekin. Igerilekuak jardunean egongo dira irailaren 15a arte, goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak bitartean, astelehenetik igandera.

Udalak 25.346 euroko inbertsioa egin du aurreko asteetan, erabiltzaileek instalazioak egoera ezin hobean aurkitu ditzaten.

Azpimarratu behar da Udalak ur-ontzietarako sarbide berria atondu duela desgaitasunak dituzten pertsonentzat; horrela, kolektibo horretako kideek ere aukera izango dute uda partean bainuaz gozatzeko aire zabaleko igerilekuetan. Modu horretan, denontzako kirol instalazioak izango ditugu udalerrian.

Egin den beste konponketa bat txirristetako torlojuak zigilatu eta ordeztea izan da, txirristetan behera irristatzean jendeak azala ez urratzeko. Era horretan, erantzuna eman zaie joan den udaldian jaso ziren iradokizunei. Gune horretan bertan, plataforma berria jarri da txirristen irteeran igoera-gunea sendotzeko, egoera txarrean zegoen eta.

Normalean, eguzkia hartzeko leku gisa erabilitako berdeguneari ere zenbait aldaketa egin zaizkio azken asteotan. Hala, igerilekuen inguruan zeuden zuhaixkak kendu dira segurtasuna hobetzeko eta gurasoek, behin tartean zegoen oztopo bisuala kenduta, umeak eskuoihaletatik begiratu ahal izan ditzatela errazteko. Zuhaixken ordez jarritako hesiak, askoz ere arinagoa izanik, ur-ontzien barrualdea hobeto ikustea ahalbidetzen du.