Albisteak

 

4.000 haur inguru bilduko dira Sestaon hurrengo bi asteburuetan Bizkaiko Eskola Jolasen 36. edizioko finaletan parte hartzeko; jarduera hau Bizkaiko Foru Aldundiak, Sestaoko Udalak eta lurraldeetako federazioek antolatzen dute.

Kirol ekitaldi garrantzitsu hau egiteko Sestao aukeratu izana ardura handiko kontua da Udal Kirol Zerbitzuentzat, izan ere ekitaldi honek jende kopuru handia ekarriko du eta kirolariak eta hauen gurasoak kontuan hartuta 10.000 bat lagun bilduko dira herrian. Arrazoi honengatik, Udalak espero du Foru Aldundiko arduradunek jarritako konfiantzari erantzun ona ematea eta Eskola Kiroleko finalak arrakastatsuak izatea.

Horrela, kimu eta haurren mailako kirol talde mordo bat etorriko da Sestaora datozen asteotan jokoan dauden trofeoak lortzeko lehiatzera. Guztira 22 kirol modalitate egongo dira jarduerak emango diren bost kirol eremuetan. Bizkaiko beste bost herrik ere hartuko dituzte gainerako finaletako batzuk, hala nola, Ortuella, Barakaldo, Bermeo, Bilbo, Durango, Sopela eta Getxok.

Datak, orduak eta tokiak (JPG, 362 KB)

Sestaoko Udalak Bizkaiko Eskola Kiroleko finalen eskura jarriko ditu kirol instalazio guztiak, hala nola, Las Llanas eta La Benedicta kiroldegiak, Las Llanas futbol-zelaia eta Galindoko instalazioak. Gainera, Begoñako Andra Mari ikastetxearekin bere patioak erabiltzeko gestioa egin da, programaren barruan dauden zenbait jarduera egiteko.