Albisteak

 
Las Llanas Udal Kiroldegiak, bihar asteartea, irailak 1, kirol jarduerari berrekingo dio abuztuko oporrak direla eta itxita egon ondoren. Instalazioak bizi dugun egoerak eskatzen duen zuhurtziarik handienaz hasiko du ikasturte berria eta horretarako osasun agintariek eta udalaz gaindiko instituzioek ezarritako segurtasun neurriak hartuko ditu.

Zentzu honetan, gogorarazi behar da kiroldegi barruan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea eta gainerako erabiltzaileekin metro eta erdiko segurtasun tartea gorde behar dela, eta horretarako instalazioaren barruan pertsonen joan etorria ordenatzeko ibilbideak ezarri dira.

Gainera, sarreran tenperatura hartuko da, alfonbra higienikoak jarriko dira oinetakoak desinfektatzeko eta gel hidroalkoholikoa jarriko da eskuak modu egokian garbitzeko. Azkenik, neurri horiek osatzeko, instalazioak egunean zehar zenbait aldiz garbitu eta desinfektatuko dira.

Igerilekua: Igeritoki klimatizatua zabalik egongo da 8:00etatik 21:00etara. Goizeko 8:00etatik 9:00etara lehentasuna izango dute 65 urtetik gorakoek. Jende pilaketarik egon ez dadin 24 pertsonako kopurua ezarriko da aldi berean igeri egiten egoteko. Sarrera aldez aurretik hitzordua eskatuta egingo da horretarako Udaleko web orrian (www.sestao.eus), udan zehar La Benedicta Kiroldegiko igeritokira sartzeko erabili den esteka bera klikatuz. Ezarritako erabiltzaile kopurura iritsi ezean, hitzordurik gabe sartu ahal izango da igeritokian. Fitness

Gimnasioa: Ordutegia 8:30etik 22:00etara izango da. Jende pilaketarik ez egoteko aldi berean kirola egiten egon daitekeen gehieneko kopura 54 pertsonakoa izango da.

Spinning klaseak: Lau talde eskainiko dira, goizez bi 8:30etik 9:15era eta arratsaldez beste bi 20:30etik 21:15era, gehienez ere 15 pertsona klaseko.

Aerobic klaseak: Kirol pistan egiten ari diren egokitze lanak direla eta, Las Llanasedko aerobic klaseak irailaren 15ean hasiko dira. Ordura arte La Benedicta Kiroldegian emango dira. Aldagelak, kopura errespetatuz, abonatu eta ikastaro egileentzat zabalik egongo diren arren, Udal Kirol Zerbitzuak osasun arrazoiengatik etxean dutxatzea gomendatzen du Covid-19 birusa kutsatzeko arriskua gutxitzeko.

Astearte goizetik aurrera Las Llanas kiroldegiko bulegoak zabalik egongo dira jarduera hauetan izen ematea tramitatzeko. Bitartean, La Benedicta Kiroldegiko kanpoko igeritokiak zabalik jarraituko dute denboraldia amaitu arte, hau da irailaren 15era arte. Igeritoki klimatizatuak data horretara arte mantenduko du oraingo ordutegia eta hortik aurrera urtean zehar duen ohiko ordutegia izango du. Uretako jarduerez gain, erabiltzaileek squash eta tenis pista, pilotaleku txikia, kiroldegiko pilotalekua eta kirol pista alokatzeko aukera dute.