Albisteak

 
Udalak 31.500 euroko kontratuak adjudikatu ditu Kueto eta Vista Alegreko hezkuntza zentroetan lanpara fluoreszenteen ordez LED motako lanparak jartzeko.
 
Ekimen honen bidez hezkuntza zentro horietako argiteria hobetu eta modernizatu nahi da, aurrezpen energetikoa sustatuz eta ikasle eta irakasleentzat ikusmen giro atseginagoa emanez.
 
Kueton 224 lanpara aldatuko dira eta Vista Alegren 160. Hezkuntza zentroetan uda honetan egiten ari den hobekuntza planaren barruan  LED bonbila berri hauek instalatzeak kontsumo elektrikoa erdira murriztea ekarriko du.