Albisteak

 

Alkoholaren kontsumoa hain zabalduta dago gure gizartean, askotan ez baitiegu erreparatzen bere errutinei. Edozein ospakizun motarekin lotzen ohitu gara, beraz, munduko gauzarik naturalena kontsideratzen dugu.

Haurrak edozein ekitaldi ospatzeko edari alkoholdunak ezinbestekoak direla ziurtzat jotzen den ingurune batean sozializatzen dira. Horrela, urteen poderioz, "Agindu sozial" moduko hori onartzen dute, erabaki propio bat balitz bezala.

Nerabezaroa iristen denean, esperimentatzeko lehentasuna duen adina, hainbeste entzun duten eta hainbeste ikusi duten alkohola, ia saihestezina da haien esplorazioan.

Aurkezten dugun animazioa, «Nire aitatxoren 40ak», istorio laburra da, 3 minutu baino gutxiagokoa, eta familia batek bere ospakizunak beste modu batean antolatzea erabakitzen duen esperientzia erakusten du.

Animazio honen bidez, alkoholak gure bizitzan duen nonahikotasunaren inguruan beharrezkoa den hausnarketa soziala bultzatu nahi dugu.Gustatuko zaizulakoan gaude.

Gustatuko zaizulakoan gaude.

Animaziorako sarbidea: https://bit.ly/2NLtq4s

Mendekotasunei Aurre egiteko Udalaren Programaren ekimena