Albisteak

 

Alkohola nerabezaroan kontsumitzen hasten da. Eta udako oporrak ohikoak dira horretarako. Neskek eta mutilek hainbeste estimulu jasotzen dituzte edari alkoholdunak kontsumitzearen alde, non haiekin esperimentatzea ia derrigorrekoa dela jotzen baitute.

Ez dute beti informazio egokia izaten lehen kontsumo horiek egiten dituztenean. Izan ere, litekeena da publizitateak, taldearen eraginak, zer esango duten eta abarrek eramaten uztea. Ez da erraza erabaki pertsonalak hartzea hainbeste eragin jasotzen direnean.

Hainbeste hutsaldu dugu substantzia hori, ia ez dago kontsumitzeko erreserbarik. Eta gero ez da beti erraza mugak jartzea. Are gutxiago adin honetan

Aurkezten dugun animazioa, «Maitasun hordituak», istorio laburra da, 3 minutu baino gutxiagokoa, eta alkoholarekin lotutako esperientzia bat bistaratzen da, espero bezala atera ez zena.

Animazio hau partekatuz, nerabezaroko alkohol-kontsumoari buruzko hausnarketa sustatu nahi dugu gizartean, hainbeste arrazoirengatik hain delikatua den eboluzio-etapa.

Gustatuko zaizulakoan gaude.

Animaziorako sarbidea: https://bit.ly/38iRXau

Mendekotasunei Aurre egiteko Udalaren Programaren ekimena