Albisteak

 

Sestaoko Udalak 900 aurpegi-babes eta 8.000 kirurgia-maskara eman dizkio Merkatarien Elkarteari udalerriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan banatzeko.

Ekimen honen bidez deskonfinamendu fase honetan merkataritza jarduera sustatu nahi da, baina Covid-19aren hedapena  saihesteko segurtasuna eta osasuna bermatuz.

Jesús Amenedo Merkataritza arloko zinegotziak azaldu du ekimena udalak abian jarri dituen neurrien barruan dagoen sektoreari laguntza emateko keinu bat dela.