Albisteak

 

Sestaoko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die uda heltzean urtero egiten diren ludoteka eta kirol kanpusa eten egiten direla.

Euskara eta Kirol atalek hartu dute erabakia, EUDEL, Euskal Herriko Udalen Elkarteak ezarritako gomendioei jarraituz eta adingabeen segurtasuna bermatu eta Covid-19aren balizko kutsatzeak saihesteko.

Udalak badaki bi programa hauek zerbitzu bikaina eskaintzen diela familiei eta horregatik oso zaila izan da erabakia hartzea. Hala eta guztiz ere, une honetan osasun publikoa lehenetsi behar da eta bi jarduera hauek egiteak ez luke bermatuko parte-hartzaileen segurtasuna.

Horrela, Sestaoko Udalak hurbileko beste erakunde batzuen urratsak jarraitzen ditu, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Barakaldoko Udalarena, azken egunotan udalekuak bertan behera utziko dituztela iragarri baitute.